uriola.eus

Otxarkoagan igandera arte jai

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak

Joan den asteburuan murgildu ziren jai giroan Otxarkoagan. Azken hiru egunak dauzkate aurretik. Gaur En Tol Sarmiento eta Garilak 26 taldeen kontzertua izango da Ugarte plazako eszenatokian. Lasai, euriagatik, karpapean musikazaleek eta parrandazaleek babesa eta berotasuna aurkituko dute. 

Egitaraua

Ekainak 10, ostirala:

- Argazki erakusketa auzo etxeko erakusketa gelan irekiera ordutegian.

- 19:00. Kontzertuak Lozoñoko gune komertzialean (Calbarro tabernan) Vomitando Desperdicios, Primeros Auxilios eta Su Santidad taldeekin.

- 20:00. Duo Gramolarekin dantzaldia Arbolantxan Flower, Basoa eta Rolansen eskutik.

- 20:00-22:00. Pintxo-potea Basoa tabernan.

- 20:00. Parrillada eta karaokea En petit comite tabernan.

- 20:00. Kontzertua Wanted taldearekin Mendipekon.

- 20:30. Hirugihar jan herrikoia Viña de Haron (Ugarte 19).

- 22:30. Kontzertuak En Tol Sarmiento eta Garilak 26 taldeekin Ugarte enparantzan.

Ekainak 11, larunbata:

- Argazki erakusketa auzo etxeko erakusketa gelan irekiera ordutegian.

- 10:00-13:00. 'Santos Justos y Pastor elkarte belenistaren' erakusketa iraukorreko ate irekiak Lozoño 26-28(atzekaldea) lokaletan.

- 10:00-14:00. Bigarren eskuko merkatua BBK-ren plazan (mahaia jartzeko izena aurretik eman).

- 11:30-12:00. Munduko Arrozak txapelketan izena ematea. Aurretiazko izen-ematea: arrocesotxarkoaga@gmail.com edo 944115611 (Carmen) zenbakian.

*Ekuadorren gertatutako lurrikadako kaltetuei laguntzeko aukera egongo da.

- 12:30. Haur jolasak Pangearen eskutik Ugarten.

- 12:30. Umeentzako dardo lehiaketa Lozoñoko frontoian high score modalitatean.

- 14:30. Plater aurkezpena epaimahaiaren aurrean eta sari banaketa.

- 15:00. Bazkari herrikoia (Aulkiak eta mahaiak eskuragarri).

- 15:00. Bazkari darderoa Lozoñoko frontoian.

- 17:00. Kapoeira erakustaldia eta Masterclass Ugarten.

- 17:00 Dardo txapelketa Lozoñoko frontoian.

- 18:00. Futbolin txapelketa Basoa eta Flower tabernetan (izen-ematea tabernetan).

- 19:00. Zumba erakustaldia eta masterclass Escuela De Baile All Compasen eskutik Ugarten.

- 19:30. Sevillana erakustaldia Video baren.

- 20:00. Kontzertu korala eleizan Otxarkoagako Korala eta Begoñako Sustraiak Korala taldeekin.

- 20:00. Betiko Bingoa En petit comite tabernan.

- 20:30. Sahiets jana Ugarten Beharlekuk babestuta.

- 22:00. Dantzaldia Ugarten Orquesta River taldearekin.

Ekainak 12, igandea:

- Argazki erakusketa auzo etxeko erakusketa gelan irekiera ordutegian.

- 10:00-13:00. 'Santos Justos y Pastor elkarte belenistaren' erakusketa iraunkorreko ate irekiak Lozoño 26-28(atzekaldea) lokaletan.

- 10:00. Sukalki txapelketako haragi banaketa. Aurre izen ematea Aurtenetxe harategian Otxarkoagako merkatuan.

- 12:30. Bilbainadak eta habanerak Arotza Mosorekin Ugarten.

- 14:30. Plater aurkezpena epaimahairen aurrean eta sari banaketa.

- 15:00. Bazkari herrikoia Ugarten (Mahaiak eta aulkiak eskuragarri izango dira).

- 15:00. Bazkari Beltza Mendipeko tabernan, beltzez etorri zaitez zure bazkariarekin, mahaiak eta aulkiak eskuragarri izango dira.

- 16:30. Beltzez jantzitako jaialdia Mendipekon.

- 17:30. Havana 537rekin kontzertua Ugarten.

- 18:30. Mini Quad-aren zozketa Ugarten (Boletoak txosnetan eskuragarri).

- 18:35. Merkatariek antolatutako mus txapelketaren sari banaketa.

- 20:00. Txupinazoa eta jai amaiera.

www.facebook.com/otxarkoagako.jaibatzordea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa