Arriagatik abiatuta, Abusun zehar Boluetatik igarotzen zan Arratia eta Durangoraino. 50 urte bete dira Arratia tranbia barik lotu zala eta nire eritzi apalean urrin egoan eskualdea urrinago laga zan. Tranbia haren gomutan Bizkaiko Aldundiak erakusketea zabaldu barri dau Bizkaiko Foru Liburutegian abenduaren 29ra arte. Ea lehengoak zenbat balio eban konturatzen garan.