Euskal Herriko Itzulia iragana izango da aldizkaria jasotzen dozuenerako, baina Emakumeen Bira bete-betean izango dogu. Aurten, ez bata, ez bestea, ez dira igaroko gure errepideetatik, tamalez... Argazki zaharrak erakusten dauen legez garai batean bere Begoñan bertan izaten genduan goreneko txirrindulari bikainenak hurretik ikusteko abagunea.
Halan bere, bizikletazaleok zorioneko gagoz Biziz Bizik apirilean antolatutako '30 egun bizikletaz' ekimenari esker. Ameriketako Estatu Batuetan sortutako ekimen ho-nek txirrindularen eguneroko erabilera bultzatzea du helburu, osasuna eta guztion ongizatea eta bizi-kalitatea hobatzeko. Apirila ekintzaz beterik dago. Gehiago jakin gura badozu: www.bizizbizi.org
Hortaz, badakizue; heldu zeuen txirrindulei eta eragin oinpekoei.
Apirilean, '30 egun bizikletaz'
Apirilaren 15a: Hitzaldia: 'Patagonia, hegoaldearen hegorantz'
Apirilaren 19a: Mekanika ikastaroa: 'Eskuak koipez zikindu!'
Apirilaren 21a: Bilbotik itsasora
Apirilaren 28a: Masa Kritikoa
Apirilaren 30a: Asteburu pasa Altubeko pagadian