Bizkaiko Pentsionistak Martxan plataforma sortu da

Bizkaiko Pentsionistak Martxan langilegoaren urtetako borrokaz eta gure kotizazioei eskerrak dagokigun pentsioa edozein murrizketaren kontra babesteko sortu den plataforma da.

Hego Euskal Herrian  badira kide ditugun beste plataforma batzuk: Gipuzkoan Duinak; Araban, Pentsionistak Lanean eta Nafarroan Pentsionistak Martxan. Gure artean lankidetza bat dago eta gero eta gehiago sendotu nahi dugu.


Gure ustez, pentsiodunok potentzialitate handa dugu eskuetan eta indar hori antolatu beharra dago gure eskubide eta geroko pentsiodunen mesedetan. Izan ere ,azken aldian hartu diren erabaki politikoak kaltegarriak izaten ari dira guretzat eta pentsioen etorkizuna batez ere  erakunde  eta banku pribatuen mesedetan egituratu nahi dute.


Gure jarduna Euskal Herrian kokatzen da baldintza sozio-politiko-ekonomikoen eraginak horretara eramanda, baina beste lekuetan sortuko diren gisa honetako antolamenduak begi onez ikusi eta elkar laguntza sortzen saiatuko gara.