uriola.eus

Osasun publiko unibertsala eta doakoa exijitu dute pentsiodunek

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea
Gaur maiatzak 30 Pentsionistak Martxan Plataformakoek elkarretaratzea egin dugu Basurto Hospitalaren aurrean. Argazkian ikusten duzuenez, argi geratzen da zeintzuk diren gure aldarrikapen nagusiak.

Erasotuak garen bitartean, geure salaketa eta ahal ditugun presio-bideak jorratuko ditugu gaurko eta biharko pentsiodunen duintasuna eta eskubideak defendatzearren.

Badakigu asko garela kaltetuak, horregaitik espero dugu gero eta gehiago izatea horrelako eta antzeko ekimenetan parte hartzen dugunak.

Aldi berean eskertuko genuke bertako hedabideek arazo larri honen berri ematea.

[2014/05/30] Pentsiodunak kalera atera dira osasun publiko unibertsala eta doakoa galdegiteko

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa