Espainiako indar faktiko eta mediatikoak Katalunyaren kontra ari diren honetan txalotzekoa da atzo Gasteizko Ganberak hartutako erabakia. EAJ eta EH BIlduk aurrera atera zuten aurrera atera zuten.Txalotzeko diot: izan ere aspaldi honetan ezkerretik eta eskuinetik, goitik eta behetik telebista edo irratia edo egunkaria zabaldu orduko histeria izugarria nabari da Espainia aldean. Jarrera horren argudio bakarra Legea da.
Badirudi Lege hori eternoa dela, Jainkoren batek unibertsoaren sortzeko unea bertan ezarria. Eta ez, Lege hori, Konstituzioa, oraingoxea da, atzo goizekoa, gure egunetakoa. Are gehiago, 1978an egindako Konstituzioa sakratua dela uste badu norbaitek, ez dezagun ahaztu adibidez EAE oso babes gutxi izan zuela, gehiengoa abstentzio politikoa bozkatu zuela -PNVk- eta beste talde handi batek -Ezker Abertzaleak eta ezkerreko beste talde askok- EZ bozkatu zutela. BAI gehienbat boto espainiarra izan zen. Konstituzio batek ezin du errealitatea ukatu eta Katalunya eta Euskal Herria herriak dira, beren izaera propio eta ondorioz eskubideekin.Gaur dauden egoera juridikoa ezarria da, iruzur eta armaz gainera. Eta 21. gizaldian beste politika bat eskatzeko garaia dela esan liteke. Eta une batean gehiengoak Legeak -Konstituzioak- beren premiak betetzeko ez duela balio erabakitzen bada, Legea aldatu egin beharko da, ez herria mendean hartuta mantendu.
Oso bitxia, puntu honetan, Idoia Mendiaren argudio kontra bozkatzeko: independentzia demokraziaren aurka dago. Ez ote da izango independentzia bere interesen kontra dagoela? PSEko buruak oso buru gutxiko hitzak erabili zituen. Eta gutxienez ere demokrazia susmagarria da familiako ospakizunera bildu eta mahai beraren inguruan PSEko goi kargu pila bat egotea. Horrek familia enpresaren itxura guztia du.