Erretiratuta gaudenon artean eta erretiratzear daudenen askorengan ere, kezka handiak bizi ditugu:
Batetik, bizitza duina izateko pentsio asko eta askoren miseria, bestetik geure osasuna, kopagoa eta farmazietako multinazionalen artean dago, etab.
Ez dira gutxi pentsatsen dutenak jubilatuok negarti xamarrak garela, nola kexatuko gara datorren urtean pentsioaren %0,25a igoko digutela jakinda?!
Egoera kezkagarri honen aurrean, gu ere, antolatu beharrean aurkitzen gara, geure duintasuna mantendu nahi ba dugu. Hortan saiatzen gara Pentsionistak Martxan plataforman gaudenok,eta Uriola .info hedabideak eskeintzen digun aukera probestuz,gure asmoak, aldarrikapenak eta kezkak azaltzekotan gara, geureak eta beste jubilatu askorenak ere, noski.
Gaur aurkeztu nahi dizueguna, egitasmo interresgarria da.Extremadurako herri txiki batean kokatzen da, Losar de la Veran hain zuzen ere. Bertan pentsionista talde batek Cooperativa de Mayores Servimayor Losar deitzen dena ireki dute duela urte gutxi eta zertan datzan jakin nahiean, bertako kide den Martín Gonzalezen hitzak ekarriko ditugu hona. Berak azpimarratu nahi duenaren arabera, pertsona nagusi talde batek erretiro garaira heltzerakoan, beraien akats fisikoen gainetik, bizitzen jarraitzea erabaki zuten.eta horretarako “agure biltegiak”alde batera utzi eta etxebizitza duinagoak egiten hasi ziren. Bakoitzak 23000€ jarri zituen eraikina egiteko eta horrekin batera norberaren lanerako gaitasuna. Gaur egun hilean 600€ren truke (edozein erresidentziaren prezio erdian) etxebizitza,”lana”, bizitza soziala ziurtatzen duen azpiegiturak disfrutatzen dituzte, 30000 m2 ko eremuan.
Martinek azpimarratu nahi du, honela, beti bizi nahi izan duten moduan bizi direla, “seme alabei ardurak kenduz, ez dugu gehiago aitite amama-maleta izan nahi, hilabete batzuk baten etxean eta beste batzuk bestearekin.Gutako asko eta asko orain arte etxe handi eta urte askotakoetan bizi ginen. Zertarako behar dugu 150m karratuko etxea 50 metrotan askoz erosoago bizi bagara? Horrela,gainera, ez dugu etxeko inor behartzen gutaz arduratzera beti bere borondate ona baliatuz”.
“Laburbilduz gure helburu nagusia, bizi izan garen ingurunean jarraitzea da, guk aukeratutako intimitatearekin, guk aukeratutako pertsonarekin eta bakoitzak behar duen erosotasuna eta segurtasunarekin”.
Hemen azaldutakoa, egitasmoaren zertzelada batzuk besterik ez dira izan. Garrantzizkoena zera da: adinak, geure indarrak, egoera fisiko etabar. baldintzatu ditzazke, baina ororen gainetik duintasuna geratzen zaigu eta hori, bai ala bai geure eskuetan egon behar da. Denon antolakuntzaz zabal ditzagun beste ate batzuk. Ez gaitezen aitite amama-maleta bihurtu.