Gabon bezperatan gaude. Nabari da erosleak buru belarri gaian sartuta gaudela: jendea urduri, erosi beharreko gauzak papertxoan idatzita... Eta gaur goizean sartu garenean musika gabon musika amultsu batekin girotu dute zentroa: Noche de Dios, noche de paz.. Ordain lekutik pasatu naizenean han joan natzaio bulegora: -Adizu, iaz ere hementxe bertan egon nintzen Gabonetan euskaraz abesti oso politak ditugula esateko. Zergatik ez dituzue jartzen?
- Arazo bat dago: hau hari musikala da eta jakina... Beno, euskarazko abestiren bat ere badago, eta bere tartea izango du.
- Begira -erantzun diot- ni hainbat lekutan ibilia naiz, eta Euskal Herritik kanpo horrelako saltokietan sekula ez dut entzun euskal abestirik. Zergatik gurean beti kanpoko abestiek izan behar dute nagusi! Nik beste lekuetan oso pozik entzuten ditut bertako abestiak, eta hemen ere, kanpoko direnei atsegingo zaie eta zer esanik ez bertakoei. Umeei zertarako erakutsi behar zaizkie eskolan eta ikastolan hemengo gabon abestiak gero auzoan inon entzungo ez badituzte?
Zerbait egin berharko dugu baina bistan da EROSKI bere saltokietan aspaldian daraman euskararekiko tratua guztiz lekuz kanpo dagoela eta erabat kontrajarria herri honetan egiten den ahalegin guztiarekin. Ez da horretarako unea hau baina gauzak horrela jarraituz gero, mahai gainean jarri beharko dugu saltoki honetan euskaldunokin dagoen begirune eskasa. Ea zortea dudan eta EROSKIko norbaitek hau irakurri eta urratsak ematea erabakitzen duen. Bestela...