Mundu guztiak daki duela pare bat urte, Kopagoa gure artean ezarri zenean, jendearen haserrea handia izan zela, pentsiodunena bereziki. Eta ez zen gutxiagorako. Aurrez ordainduka geneuzkan botikak berriro ordaintzera behartzen gintuzten: 10% batzuk eta oso-osorik beste asko.
43.000 sinadura bildu eta Gasteizko Parlamentuan presentatu ginen Pentsionistak Martxan Plataformakoakak. Darponen erantzuna laster heldu zitzaigun: ez da horrenbeste kalte ekonomikoa Kopagoarena, dozena erdi bat ogirena suposatzen du. "Eta oso-osorik ordaundu behar ditugun botikak ere dozena erdi bat ogirena al dira?" Beno, "botika horien ordez, badaude errezetaz erosiko izango diren beste batzuk eta gainera ez dira horren premiazkoak".
Bada, oraintxe nator medikutatik eta errezeta pare bat eman dizkit. Bata %10 ordaindu dut eta bestea oso-osorik. Eta galdetu diot farmaziako zerbitzariari: "Botika hau 417 botika famatu haietako bat al da?". Eta hala erantzun dit: "417 botika hasieran ziren, orain urtero beste asko gehietzen zaizkio zerrendari".
Gertatutako kontatu dizut, irakurle, oraintxe bertakoa. Eta gertatu zaidanak haserretu banau, oraindik gehiago haserretu nau gure osasun zerbitzuak kudeatzen dituen Darpon jaunak bere unean esan zuen guztiak. Aurpegi santujale horrekin badirudi konfidantzazko gizona izan behar duela baina, jakinda gure sistema honetan gauzak nola izaten diren, argi esan behar zigun ordutik bertatik hura hasiera besterik ez zela. Ez gaitzala xiringa ikusi eta negarrez dauden haurrak bezala tratatu.
Kontua da, jaun Darpon, zuk eta Eusko Jaurlaritzak ondo zenekitela une hartan gure osasun sisteman ondorio oso kaltegarriak eta luzarokoak izango zituen Kopago zoritxarreko bati atea zabaldu zeniotela. Horrela, nire harri koxkorra egunero bildu litezkeen milaka harri koxkor piloan jartzeko. Eta dena zure gezurrak inauguratutako piloa.