Gaur otsailak 2 bere unean Eroskiren "Subordinadak" erosi zituztenak zorionekoak dira. Prentsan irakurri ahal izan dugun bezala, gaur sartuko dituzte haien kontu korrontean bere egunean " subordinatuak" bezala egin zuten inbertsioaren interesak. Izan ere oso hemengoa da Eroski eta oso hemengoa Laboral kutxa ere. Zenbat aldiz erabili dute arrazonamendu hori bezeroak erakartzeko. Duela egun batzuk asanblada bat egin zuten "subordinadak" Laboral Kutxan hartu zituzten hainbat jendek. Interesatuta nengoen ze esaten zen entzuteko. Lehenengo eta behin, iruzur horren hatzaparretan eroritako ia guztiak adineko jendea zen, hau da, pentsiodunak. Une batean gizon nbat altxatu zen bere kasdua adierazteko. 80 urte inguru izango zituen, bi bilaba gaztek lagunduta zegoen han. Zahartzaroan behar izanda ere, aurreratuta zeuzkan diru gehienak Laboral Kutxaren konfintzan " subordinatuetan" jarri zituen: 40.000 euro. Norbaitek pentsatuko du ez ohizko interesen lilurak bultzatuta egingo zuela seguruenik. Gaur egunean, intersak oso baxu daude, hori egia da baina gizon horrek %3ra iristen ez den interesa jasotzen du diru horren truke. Asko da, gutxi da? Ez dut uste kopuru horrengatik bere aurrezki guztiak bere adinean eperik gabeko inbertsio batean jarriko zituenik hori Laboral kutxan argi esan izan baliote. Eta hemen dago gakoa: han zeudenek inork ere ez zekien -preferenteekin gertatu den bezala- diru hori eperik gabekoa zerla. Batek hala esan zuen: " niri 5 urterako epea zuela esan zidaten eta Eroskik itzul zezakeela kapitala lehenago ere hala nahi izanez gero".
Laboral kutxak,ordea, orain propaganda egin nahi du inbertsio horietako diruak zer nolako etekinak eman dizkien bezeroei. Nonbait bezero horiek "listilo aprobetxategi" batzuk beala jarri nahi ditu jendearen aurrean,bezero bati Laboral Kutxako bulego buruak esan zion bezala. Ze hori da bestea: jendea inbertsio zuzendaria aholkatuta egina zuiten askok eta askok, jende ezaguna eta ustez konfiantzakoa. Baina "pastela" agirian geratu zenean, zuzendari horrek hortzak erakutsi zizkien bezero askori. Hori da asanblada hartan askok adierazitakoa. Horren aurrean, enbatari eudsteko Laboral kutxak dirudienez zuzendariak bulegoz aldatu zituen. Horrela zuzendari berriak prest zeukan erantzuna: nik dez dakuit ezer, baina zuk hemen paper bat sinatu duzu eta hor "subordinatuak" hartu dituzula jartzen du. "Estanpatxoaren timoak" aldagasrri adsko ditu eta oraingoan hau erabili du Eroskik Laboral Kutxaren bitartez 660 milioi euro eskuratzeko. Hori ez dute asgo gogoratzen . Baina bai azpimarratuz esan dute otsailaren bi honetan kontu korronteetan sartuko dituztek miozkinak 22 milioi euro direla. Kontuak atera eta %3 hor-hor dira. 80 urteko aitonari komeni zitzaion inbertsio al zen hori, batez ere, ezjakinean egiteko?Jakina, joan zaitez orain epaitegietara. Gosari goxoa egunero jaiki eta hartzeko. A, eta esan dezagun amaitu aurretik, Eusko Jaurklaritzarengandik jaso duten babesa:" Eroskik ez dauka inolako errurik".