2015eko otsailaren 25a egun seinalatua izango da Hego Euskal Herriko Pentsiodunen lau Plataformentzat. Duela urte batzuk elkarlanean hasi ginen pentsiodunen kaltetan alde guztietatik zetozen neurri berriei aurre egiteko: hurbiletik jarraitu gobernuen erabaki berriak, jendeari helarazi informazio hori, kalera atera gure desadostasuna adieraztera, eskari zehatzat eraman zegokionaren mahaira...
Eta atzo egin genuen lau Plataformek elkarrekin bilduta Lehen Asanblada Nagusia. Eguraldiak asko lagundu ez bazuen ere, Unamuno Institutoko Paraninfoan 200 jubilatu bildu ginen lau herrialdeetatik. Denen buruan ideia bat: hau da bidea orainari eta geroari erantzuna ermateko. Elkarrekin landutako Agiria geneukan denok eskuartean, eta han bertan aukera bat gehiago zuten guztiek hausnarketa, proposamen edo ekarpen berri bat egiteko. Eta egin ere egin ziren: dozena t´erdi inguru.
Jendeak esan zuenetik zenbait gauza azpimarratzeko:
1-.Gaurko pentsiodunok urte askotan lan eta ekarpen ekonomikoarekin irabazia dutela gaurko murrizketak hasi aurretik geneukan pentsioa eta osasun zerbitzua. Eta gero abian jarri dituzten neurri horien atzean Banka, Aseguruetxe eta multinazional basatien interes hutsask daudela.
2-. Emakumeak pentsiodunen artean ere arazoa gordintasun bereziaz pairatzen duela:alargunen pentsioak, etxean sortzen diren egitekoen aurrean zama berezia, guztiorren aurrean ematen zaion esker txarra, eta jakina, egoera horri bai eta bai buelta eman beharra.
3-. Hego E. Herrian 600.000 pentsiodun izatera hurbilduta bagaude ere, zeinen gutxi atera garen kalera behar bezalako erantzuna ematera. Lau marrazkiren bitartez adierazi zen errealitate hau: a) pentsiodunak ez gaude elkartuta eta antolatuta, b) pentsiodunak karratu itxi batean bilduta gaude: jubilatuen zentroak.. c) karratu horretan ate bat zabaldu beharra dago kalera irteteko eta d) asko gara eta horretaz baliatu behar dugu.
Internazionala abestu ondoren atera ginen Unamuno Institutotik eta Plaza Biribilera abiatu ginen handik pankarta erraldoi baten atzean Moyuaraino manifestadian joateko. Eguraldi ez zen nahikoa izan gu atzerarazteko.
Urrats berri bat eman dugu, askoz gehiago eman beharko ditugu baina galdera bat amaitu aurretik: zure pentsio eta osasun zerbitzu egokien alde kalean manifestariak ikusten dituzunean, zer pentsatzen duzu zuk, pentsiodun horrek?