Oraingoan Donostiatik dator notizia. 2016ko Kultur ekintzak direla eta, dirudienez Kontseiluari egitekoren bat emanak sortu du ezinegona komisario politiko bezala batzordean dauden batzuen artean. Kide batek helegitea jarri du Kontseiluaren esku utzi den zereginaren inguruan. Betikoa, tarte batean demokratak bezala jokatu nahi dute, baina beren bide orritik ateraz gero, helegitea jartzen dute beren ahaide nagusien aurrean. Baina oraingoan ere etxekoengan izan dute laguntza. Bitxia Joxan Muñozen haserrea: eurak ez ei daude Kontsailuaren partehartzearen aurka: batera beste batzuen kidetza ere nahi lukete: unibertsitatea, Euskaltzaindia... Bitxia diot zeren beste batzuetan eurek Kontseilua kanpoan utzi dute nahiz eta jakin Kontseiluaren baitan bideratzen direla gaur egun euskararen inguruko hamaika arazo. Historia honek oso kontu zaharrak dakizkit gogora. BAI EUSKARARI kanpaina lehen aldian oso arrakastatsua, bigarrenean zeharo baztertu zuten. Bertsolari munduan sarri gertatu da horrelakorik: ´´nik esandakoa honartzen ez baduzue, telebista saioa amaitutzat emango da´´. Euskarazko egunkari bat atera nahi bada, Eusko Jaurlaritzaren babes eta zaintza ideologikoan izan behar du, bestela akabo. Zeharo ahaztuta zegoen euskalduntze eta alfabetatze lana AEKak aurrera eraman nahi badu, orduan hasiko da Eusko Jaurlaritza bere erakunde propioa martxan jartzen: Habe eta hura izango da komisario politikoa aurrerantzean eta Joseba Arregik muturreraino eramango arekiko gorrotoa. Eusko Jaurlaritzak ´besteak ´ legez jotzen gaituenok ez dugu inolako konfidantarik merezi. Ez zaigu batere interesa, dirudienez, euskara edo euskal kultura edo Euskal Herria. Guztiorren azpian aitor ezineko interes zikinak gordetzen gabiltza. Urte asko dira zama hau daramagula. Baina, historia gaur egun txoko askotan idatzita geratzen da. Eta geroak epaituko du bakoitzaren jokabidea.