Pentsioen igoera zikoitzak, medizinak berriro ordaindu beharrak, oinarrizko zerbitzuen tarifen igoera eskandalagarriak hala nola gas, argi, ur eta gestio pribatuenak eta halaber zerbitzu geriatriko, etxeko laguntza eta eguneko zentroen zerbitzuak garestitzeak ekarri dute oso urte gutxitan gure bizi kalitatea guztiz hondatzea, momentu honetan gure kolektiboa osatzen duten pertsonen artean pobrezia eta esklusio egorak nabarmentzen direlarik.
Egun hauetan aurkezten ari diren hautagai askok esango digu udalen eta foru aldundiaren bidez ezin dela asko egin hau guztia konpontzeko, baina guk Euskal Herriko Plataformetako emakume eta gizonezkoek baietz uste dugu, pertsonen ongizatea pertsonengandik beraiengandik hasita erabaki eta kudeatu behar dela eta horregatik uste dugu herriek eta hiriek erantzukizun handia dutela.
Egoera honen aurrean, guk, gizon-emakumeok proposatzen dizuegu:
Programa eta jarduera munizipal eta foralak burutzea bizitza eta zahartzaroa duintasunez bizi ahal izateko bermea segurtatuz. Eta gure presentzia zerbait aportatzeko izan dadin, hautagaiei dei egiten diegu berenak bezala har ditzatela gure proposamenak, hots, hurrengoak:
- Pentsiodun eta adineko pertsonen Kontseilu Munizipal eta Foralak sortzea, non parte hartu ahal izango duten nahi duten elkarte eta kolektibo guztiek eta bertatik demokratikoki burutu ahal izatea kontseiluetan erabakitzen diren jarduerak. Proposatzen dugu ahalmen programak bideratzea bereziki emakumezkoei zuzenduta, beroietan parte eraginkorrak izan daitezen.
- Udal eta erakunde foralen bidez bizi-baldintza duin eta autonomoak bermatzea. Honetarako pertsona heldu eta pentsiodun kaltetuenen baldintza ekonomiko eta sozialen azterketa eta etengabeko jarraipena egin beharko da, horretarako bideratuta dauden laguntzak jasotzeko eskubidea erabili ahal dezaten, eragozpen burokratikoak eliminatuz, beraiei informazioa pertsonalki emanez eta diru-kopuruak areagotuz, geroz eta pertsona gehiagok izan dezaten onura, eta informazio eta harreman guztiak euskaraz ere burutu ahal izatea bermatuz.
Bereziki laguntzak areagotzea adineko pertsona eta pentsiodunek beren etxea berotu ahal dezaten, behar duen ura erabili, etxeetan beharrezko obrak egin, garraio publikoaz baliatu edota nahi duten aisialdietara, kultur edo formazio ekintzetara joan ahal izatea.
Esan ahalko digute pentsioen igoera, edo kalitatezko osasun sistema baliatzea udal konpetentziatik urrun geratzen direla, baina posible da udal zergak jaitsiz edo eliminatuz, hala nola kontribuzioa, zabor-biltzearena, estolderi zerbitzuarena; eta herri, bailara eta lurralde historiko bakoitzeko osasun zerbitzu munizipalak behar bezala koordinatuz, honela era solidarioan osasun tratamenduak eta zerbitzuak etxe guztietara iritsi daitezen.
Adineko pertsonek eta pentsiodunek eskubide osoa dugu gizarte ingurune batean behar bezala artatu eta zainduak izateko eta horretarako proposatzen dugu Euskal Herrirako Mendekotasun Lege bat sortzea bultzatzea bizi-kalitatea autonomiaz eta kalitatez bizi ahal izateko.
Honela bada, Gizarte Zerbitzuen kudeaketa publikoa, hala nola geriatrikoak, eguneko zentroak, etxerako laguntza, desplazatzeko laguntza puntualak… arreta azkarrago eta hurbilagoa izan daitezen eta baliabide ekonomikoak hobeto ustiatzeko.
Beharrezkotzat jotzen dugu etxe egokitu eta babestuak eraikitzea adineko pertsonek eta pentsiodunek baliatu ahal ditzaten.
Adineko pertsonentzat tratu egokia bermatu beharra dago eta horretarako pertsona zaindarientzat formazio eta laguntza ikastaroak antolatzea proposatzen dugu.
Halaber exijitzen dugu aparteko sentikortasuna edukitzea ezein emakumek ez dezan jasan inolako tratu txarrik, herri edo hirietan honelako egoerak detektatzeko ahaleginak eginez.
Azkenik proposatzen dugu aisialdi, gizarte erlazio eta formaziorako programak sortzea. Hauek publikoak izan daitezela, iritsi-errazak, doanekoak eta euskarazkoak, gure bizitzako etapa hau aberasgarria eta pozgarria izan dadin.
Gure agerpen honetan ezin ditugu ahantzi askatasunik gabe dauden pertsona guztiak eta beren adin zaharrenean prekarietate gogorrean aurkitzen direnak.
Guztientzat sentikortasun eta arreta berezia eskatzen dugu. Hauek dira gure proposamenak laburbilduta. Hemen gaude udal eta diputazio berrietan karguak hartu nahi dituzten hautagai guztiek gurekin batera gauzatu ditzaten. Horregatik konpromisoa hartzen dugu gure aportazioak kontuan izanez burutuko den lanaren jarraipena egiteko.
Sinetsita gaude gure proposamenak berenak bezala hartuko dituztela eta Euskal Herriko adineko pertsona eta pentsionistek guztizko duintasunean bizi ahal izango dugula.
Euskal Herriko Pentsiodunen eta Adineko Pertsonen Plataforma