Pentsidun guztiak osasun gastuaren ordainketatik salbuesteko eskatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Pentsionistak Martxan 2015ko urr. 15a, 13:37

Ezlegezko proposamena aurkeztu dute Bizkaiko Pentsionistak Martxan, Arabako Pentsionistak Lanean eta Gizpuzkoako Duintasuna Elkarteak "pentsiodunek osasun berrordainketa beregain har ez dezaten bermatzeko". EAEko legebiltzarreko mahaian eztabaidatzeko ez legezko proposamena aurkeztu dute gaur horretarako.

16/2012ko Errege Dekretuak seinalatu dataren aurretik, pentsiodunok osasun arretaren ordainketari laguntzeko nahitaezkotasuna konplituta genuen gure lanaren kuotekin. Farmaziatik edo beste osasun-zerbitzu batzuetatik pasatzen ginen eta, Gizarte Segurantzako txartela erabiliz, ez genuen ezer ordaintzen sortutako gastuagatik, kostua gure produkzio zuzeneko aldian aurreratu izan genuelako.

Zoritxarreko data horren ostean, 400 botika baino gehiago atera zituzten Gizarte Segurantzaren babes sistematik, eta enpresa farmazeutikoek merkatuan ezarritako prezioaren %100 ordaintzera pasatu gara; halaber, gainerako botikengatik edota beste osasun-produktu batzuengatik farmazia-prezioaren %10 ordaindu behar izaten dugu. Honek adinaren arazoak pairatzen dituzten pertsona gehienen ekonomiari zama gehigarria ekartzen dio, baita gaixotasun kronikoren bat dutenei eta, ondorioz, medikazioa etengabe hartu behar dutenei ere. Kontuan hartu behar dugu Gizarte Segurantzaren babes-sistematik atera izandako botikak eraginkortasun frogatuaren tratamenduei dagozkiela, eta haiek ez hartzeak tratamenduaren eraginkortasuna ahulduko lukeela.

Tratamendu horien mendean dauden pertsonentzat, osasun ondorioak oso negatiboak direla egiaztatzen dugu egunero; ezin ordaintzerakoan, botikak erosteari uzten diotelako. Eskuragarri ditugun datuek adineko pertsona gisa sailkatu gaixo kronikoen %30i eragingo liokete. Ikerketa batzuen arabera, egoera hauek osasun sisteman eragiten dute: gero eta pertsona gehiagok joan behar du larrialdietara, gero eta adineko gehiago ingresatzen dituzte ospitaletan, ohe-okupazioa gorantz doa, auto-medikazioa hedatzen doa...
Osasun berrordainketa deituriko aplikazioak pentsiodunok mobilizazioak egitera eraman gaitu, konponbide bat eskatuz.

Izan ere, 46.000 baino gehiagoko sinadura bilketa egin zen berrordainketaren aurka, Legebiltzar horretan aurkeztuta. Mobilizazio horien ondorio gisa, konpentsazio sistema bat ezarri zen (urtero 18.000€ baino gutxiago kobratzen duten pertsonentzat); baina, konpentsazio hori ez da heldu jasotzeko baldintzak betetzen dituen talde osoarengana; aplikatzean zailtasunak izateagatik eta, 2 eskaera norberak, banan-banan, egin zezan ezartzen zen beharragatik, zuzenean talde osoari aplikatu beharrean.

Gaur egun, sistema hori indarrean dagoen arren, ez da lortu behar duten pertsona guztiei konpentsazio erreala ematea, ez eta osasun gastuen kostu guztiak estaltzea ere.

Arestian esan denez eta espero zenez, osasun berrordainketa deiturikoa eragin bikoitza izaten ari da pertsona pentsiodunengan: bata, osasun-izaerakoa, garrantzitsuena, tratamendu medikoak uzteak osasuna kaltetzen baitu, eta bestea, bigarren mailako baina ez garrantzia gutxiagokoa, gastua handiagotzea gero eta murritzagoak diren pentsioetan.

 

Ondorioak

1. Berrordainketa sistemak pentsiodunon ekonomia larriagotzen du, eta are larriago eragiten zaie, tratamendu medikoak ordaindu ezin izateagatik, medikatzeari uzten diotenei; era berean, egoera honek osasun sistema publikoa gainkargatzea ekar dezake.

2. Berrordainketaren konpentsazio gisa ezarri den sistemak ez du ondo funtzionatzen, onuradun pertsona guztiengana zuzenean ez iristeagatik.

3. Ezinbestekoa da behar dugun asistentzia mediko eta farmazeutiko guztia bermatzeko mekanismo egokiak jartzea, pentsiodunoi zigor berezirik ezarri gabe eta gure sarreren balio-galera ekidinez.

 

Ez Legezko Proposamenaren testua

Euskadiko Autonomia Erkidegoan bizilekudun pertsona pentsidun guztiak osasun gastuaren ordainketatik salbuetsita egongo dira. Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoak osasun prestazioak eta zerbitzu publikoetan egindako osasun zerbitzuen kostu ekonomikoak onartuko ditu, zein arreta kualifikatu, mediku eta farmazia-laguntzaren bidez emanda izan diren, pertsonek duten gaixotasunen baten batek eragindako patologiak tratatzeko.

Hartarako, aurrekontu publikoetan helburu honetara zuzendu sail ekonomikoak esleituko dira, behar guztiak estali arte handitu daitekeenak.

 

Arabako Pentsionistak Lanean

Bizkaiko Pentsionistak Martxan

Gizpuzkoako Duintasuna Elkartea