CORRESCALES

Etsipenak jotako gizarte batean bizi gara. Duela egun gutxi ikusi dugu jende pentsionista garenok, iaz bezala eta orain bi urter bezala, gure pentsioak euro pare bat bakarrik igo ´dituztela´. Eta halere isil-isilik geratu gara, ez gara kalera atera, ez gara kjalebazterrak haustera atera, agian horretarako arrazoirik ez falta. Baina une berean, badaude ekintza animotsuak, miraririk ez dutela egingo jakin arren, etorkizun hobe bat eraikitzeko bide berriak zabaltzen ahalegintzen direnak.

Otsailaren 17an abiatuko da Bilbotik Bartzelonaraino, 800 kilometro egin  asmoz, ´Correscales´deituriko korrikaldia. Langile eta eragile sozialek 80 errelebotan egingo dute bide hori gaur egun gure gizartean dagoen prekarietate eta lan eskasia salatzeko asmoz. Eta euskaldunok ere hor gaude; borroka batzuk sarri nahiko bakardadean egiten baditugu ere, ez dugu ahaztu nahi beste borroka batzuk munduko milioika jenderekin partekatzen ditugula eta gure aberria defendatzeak ez gaituela eraman behar komunak ditugun arazoetan beste aberriekin bat ez egitera.

Bizkaiko Pentsionistak Martxan Plataforma zeharo konbentzituta dago herriarteko elkartasunaz eta ahal dugun guztietan eraman nahi dugu praktikara. Oraingoan gure kide baterk, Txus Andres andereak egingo ditu gure ordezkari bezala 10 kilometro eta zer adierazi nahi dugun oso bistakoa da. Denbora daramagu gure idazki, hitzaldi eta elkarretaratzeetan langile munduak, eta ondorioz, pentsiodunen multzoak, pairatzen duen egoera onartezina. Gazteen langabezia, helduen lanaren prekarietatea, soldata miserableen emaitza gure pentsio eskasia da. Euskal Herriko pentsiodunen erdiak 600 euroz azpitik kobratzen du. Bien bitartean gure herriko aberastasunak gero eta gehiego hari dira esku bakan batzuetan pilatzen. Kontraesanak izango dira baina oso logikoak pairatzen dugun sistema honen barruan.

Eta bi errealitateak, askoren miseria eta gutxi batzuen aberastasuna, ez dira bi errealitate indeopendiente, bata bestearen ondorio baizik. Eta egoera horrek ezin dui etengabe jarraitu. Agian ez dugu lortuko epe laburrean, baina egunen batean lortuko dugu gauzak bestela izatea. Baina ezinbestekoa da horretarako: horretaz jabetzea, aldatu daitekeela sinistea eta lanari ekitea.

Pentsionistak testigu gara: bizitzan zehar ikusi dugunak gizartean gauzak nola eta noren mesedertan egiten diren erakutsi digu. Eta gure seme-alabentzat, gurer ondorengoentzat biiizimodu duinago nahi dugu: lana, baldintza egokiak eta zapalkuntzarik gabe.