Urriak Lehenengoa: Adinekoen Nazioarteko egunaegunan nazioarteko

Erabiltzailearen aurpegia Pentsionistak Martxan 2016ko ira. 30a, 19:50

Bihar, Urriak Lehenengoa, Adineko jendearen nazioarteko eguna ospatzen da. Nazioarteko egunak asko dira, baina gehienak garai bateko santuen egunak bezala pasatzen dira, zaratarik gabe eta isil-isilik, arrastorik utzi gabe.

1991an Nazio Batuen Erakundeak Urriaren Lehenengoa Adinekoen Nazioarteko Eguna deklaratu zuen eta oraindik jendartean oihartzunik ez badu ere, Bizkaiko Pentsionistak Martxan Plataformak kalera ateratzea pentsatu dugu, horrela poliki-poliki egun hau ezagutzera eman eta esanahiz betetzeko asmotan.

Izan ere, Adineko jendeari ez zaigu arrazoirik falta ozen hitz egin eta gizartean ikusgai izateko. Hasteko proportzionalki gero eta gehiago gara.1980an 65 urtetik gorakoak populazioaren %11 baginen, gaur egun ia bikoiztu egiten dugu kopuru hori. Gero, zahartzaroa deitzen dugu bizi-tartea asko luzatu da: orain 30 urte gizon-emakumeon  bizi itxariopena Euskal Herria 70 urte oz-ozta gainditzen bazituen, gaur egun 82 urtetan dago. Eta azkenik 85 urtra iristen direna salbuespen baziren, gaur egun 90 uirteko ataka pasatzen dutenak milaka dira.

Zenbaki horien atzean errealitate gordin bat ezkutatzen da. Gaur zahartzarora heltzen diren pertsonek errealitate ez samurrari aurre egin  behar izaten diote: bakardadeari, dependentziari,osasun faltari, errekurtso urriei... Gure haurtzaroko familietan. orduan ere zaharrak zahr baziren ere, gutxienez  beti ezagutu zuten  ingurune batean babestuta  aurkitzen ziren, Gaur, ordea, familia eredu hori deseginda dago, iada ez da existitzen. Seme-alabekiko harremana sarritan telefonoz egiten da, hauek ez dira inguruan bizi, urruti bizi ez badira ere, salbuesperna izaten da etxean bertan bizitzea. Gaurko zahar gehienak gaua bakardadean pasatzen dute eta eguna ea antzera.

Egoera honi kasurik egin gabe darraite gure Erakunde Publikoek. Arazoak konpontzeko egiten den apurra, asko aireratzen dute: "ez dakit nongo zaharrak baino askoz ere hobeki artatuta daude zaharrak hemen, urtero ez dakit zenbat diru  gastatzen dugu haientzako zerbitzuetan..." Eta sarritan  gure konklusioa horixe da: eskertuta egon beharko gintzaizkieke gure alde horrenbeste egiten dutenei. Hausnarketa, ordea, beste bat izan beharko litzateke: zeintzu dira gaur gure arteko Adinekoen premiak? Premia horiei erantzun egokia emateko familiarik ba al dute?

Gure mezua Erakunde Publikoei argia da: jaun/andre horiek, gaurko adinekoen kopurua eta bizi baldintzak gogoan hartuta, hain da neurri gabekoa egin behar dena, ze ezin dugun familiaren baitan utzi hori guztia, arazoa gizarteak hartu behar du bere gain, garai batean haurren hezkuntza hartu zen bezala, gero osasungintzarekin egin zen bezala, gero pentsio sistemarekin egin zen moduan... Bada garai agintariak urratsak ematen hasteko, bada garai gastuen lehentasunak eztabaidatu eta gauzak beste era batera egiten hasteko.... Gaurko zaharren premiak ez dira murrizten joango, gero eta handiagoak izango dira eta zenbat eta lehenago heldu lanari orduan eta posibleago izango da.