Kanpaina hori bukatu aurretik, Rajoyren gobernuaren eraso berria jasotzen hasiak gara, gaurko pentsiodunak, baita etorkizunekoak ere. Aurreko urteetan bezela 2017ko pentsioetan %0,25eko igoera ezarriko digute, dagoeneko jakina denean KPIaren igoera %1,75koa dela. Horrekin batera gure osasunaren prezioa bergarestitzeko asmoa susmatzen zaie, botikengatik ordaintzen dugun kopurua igoz. Guzti hori gutxi balitz, hemen gure erkidegoan, EAJ-PSEk osatzen duten gobernua ez dago prest Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentari, gutxieneko batezbesteko soldataren igoera (%8) ezartzeko, orain arte egin den legez.
Berriro ere gogorazi nahi dugu Europako Karta Sozialaren arabera, erkidegoan jaso beharko litzatekeen gutxiengo pentsioa 1.080€koa beharko lukeela izan. Diru sarrera hori izan ezean, arriskuan egon daiteke bizimodu duina. Ez al dira pertsonak beraien lehentasuna?
Azter ditzagun pentsio duinen inguruko zenbait datu: Hego Euskal Herriko pentsioen erdiak baino gehiago, arestian aipatu dugun 1.080€tik behera daude. Beraz, gure prekarietatea ere handitzen doa. Kontutan hartu 2011tik aurrera pentsioak ia erabat izoztuak izan ditugula, eta horrek gure erosteko ahalmena %7 murriztu duela. Hori horrela, milaka pentsionistek hilero osatu behar dute bere pentsioaren urritasuna diru osagarri batekin hilaren amaierara iristiko. Horietatik gehienak emakumeak dira, prekarietatearen aurpegia, bereziki, emakumearena dela frogatuz.
Premiazkoa zaigu babes eta Gizarte Segurantza sistema propioa sortzea. Hori izan daiteke bidea gaur egungo ezberdintasun sozialak zuzentzeko. Ahalmen legegilea emango digun sistema, egungo sistemaren hutsuneak konpondu ditzakeen sistema.
Pentsioen izozketa gehiagorik, ez. Osasungintzan berrordainketa berririk, ez. Gutxiengo 1.080€ko pentsioa bermatu.
Euskal Herriko Pentsionisten Plataformak
Euskal Herria, 2017ko urtarrila