HEL HAU AURKEZTERA BULTZATU GAITUZTEN ARRAZOIAK
HEL honek Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaeen eskaera garrantzitsuenetako bati erantzuten dio: 1.080 euroko gutxieneko Pentsioa 14 ordainsaritan.
Sei urte baino gehiagoko mobilizazio eta ekimen sozialen ondoren, eta 150 udaletan eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan onartu izan den mozioa kontuan izanda, iritsi da hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea.
EHP-ak espero du Eusko Legebiltzarrak bere gain hartzea pertsona guztientzako bizi-baldintza duinak bermatuko duen erantzukizuna, batez ere pentsioa baino ez dutenentzat, hau da, beste diru-sarrerarik ez duten adinekoentzat eta pentsiodunentzat.
Azken urteetarako pentsioen erreformek, batez ere 2011koak eta 2013koak, modu larrian, oro har, murriztu dituzte pentsioen zenbatekoa.
Gutxieneko pentsioek pentsiodunen pobrezia iraunaraziko dute, eta pobrezia horrek bereziki eragiten die aitortu gabeko lan erreproduktiboan eta zaintza-lanetan aritu izan diren emakumeei. Argi dago, orain arteko genero-arrakala murrizteko neurriak ez direla nahikoak izan.
EAEko erakundeek eskumenak dituzte EAEko Autonomia Estatutuan osagarria onartzeko. Beren finantza-autonomiaren esparruan, gizarte-laguntzako eskumenen babesean, Gizarte Segurantzaren prestazioak osa ditzakete. Ondorioa hau da: EAEko 10.000 petsiodunek, gehienak emakumeak, jaso dezakete 1.134 euroko osagarri hau.
ZER ASMO DUGU “HEL” HONEKIN
Gutxieneko pentsioak osatzeko euskal sistema bat garatzea, 60 urtetik gorako pentsiodunen gizarte- bazterketako arriskua prebenitzeko.
Pentsiodunen diru-sarrerak osatzea, Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren (LGS) %100arekin parekatuz, EurOPAKO Gutun Sozialean diru-sarreren nahikotasunari buruz ezarritako irizpideen arabera.
EAEn LGS bat ezartzen bada, hori izango da osagarria kalkulatzeko erreferentziazko LGSa.
Soldatak eta pentsioak lotuta daude, eta gutxieneko pentsiorako eta gutxieneko soldatarako nahikotasun diru-sarrerek baliokideak izan behar dute.
HEL honetan ezarritako pentsio-osagarria modu indibidualizatuan aplikatu behar zaio jasotzaile bakoitzari, haren bizikidetza-harremanak edozein direla ere. 2017ko Eskubide Sozialen Europako Zutabearen eta Europako Gutun Sozialaren arabera, baloiabide nahikorik ez duen pertsona orok zahartzaroan bizitza duina bermatuko duen gutxieneko errenta jasotzeko eskubidea du.
Euskal administrazio publikoak ofizioz jardungo du osagarria jasotzeko eskubidea duten pertsona guztiek jasoko dutela bermatzeko.
PENTSIOEN DUINTASUNA ez da opari bat, langile-klase osoaren eskubidea baizik.
OSAGARRI HONEN ONURADUNAK
- Pentsioduna izatea, EAEn modu jarraituan bizitzea eskaera egin aurreko urtean, edo urte horren aurreko hamar urteetan.
- Erretiroko, ezintasun iraunkor osoko, edozein adinetako ezintasun iraunkor absolutuko, alarguntzako, zahartzarako eta baliazintasuneko nahitaezko aseguruko pentsioko, kotizaziorik gabeko erretiro edo baliaezintasun-pentsioko edo senideen aldeko pentsioko kotizaziopeko pentsio baten onuradun izatea, 60 urtetik gorako pentsioduna izatea.
- Premia-egoera egiaztatzeak esan nahi du ez dagoela LGStik gorako urteko diru-sarrerarik, ez eta ondasun higiezin, higigarri edo bestelakorik ere, urteko zenbaketan LGSaren halako 5 baino balio handiagoa dutenak. Baloraziotik kanpo geratzen dira ohiko bizilekua den etxebizitza edo bizitokia.
Hau izangp da irabaziko dugun bigarren borroka, 2018an %0,25eko eta 2011ko eta 2013ko erreformen jasangarritasun-faktorea indargabetu ondoren.
Mobilizatzeko dugun gaitasunaren araberakoa da. Sindikatuak, gizarte-mugimenduak, emakumeak eta gazteak inplikatzeko deia egiten dugu, hori lortzeko unea baita.
Sinatu gurekin HEL!
EHL OSOA DAUKAZU web orri honetan sartzen bazara: ehpentsiodunak.eus
E-mail: ehpm2024mpeh@gmail.com
Herriko plazetan astelehenetan
Kontuz: ez sinatu bi bider