None

Stop dispertsioa

Stop dispertsioa
Santutxu

Maiatzaren 14an, zapatua, eguerdiko ordu batean SAREk Bilboko Plaza Biribilera etortzera gonbidatzen zaitu. 'Stop dispertsioa, euskal presoak Euskal Herrira' argi eta ozen aldarrikatzeko. Euskal jendartea osatzen dugun pertsonok giza eskubideak, konponbidea eta bakearen aldeko trena martxan jarri behar dugu. Dispertsioarekin amaitu behar dugu, gaixoen kaleratzea lortu eta isolamendu egoerekin bukatu. Aktibazioa beharrezkoa da gero eta trena indartsuagoa bilakatzeko, aurrez aurre dugun bidegabekerian eta mendekuan oinarritutako horma botatzeko. Horretarako, denontzako tokia duen trenera igotzeko dei egiten zaituztegu, guztion artean dispertsioarekin bukatzeko, maiatzaren 14an, zapatua, eguerdiko ordu batean Bilboko Plaza Zirkularrean. Guztion artean lortuko dugu! Sare Bilbo.