Nakba, hondamendia. 1947an Israel Estatua palestinar lurretan ezartzeko armada eta milizia sionistek eragindako exodo masiboa. Milol palestinarretik gora euren etxeetatik bota zituzten exilio masibo batera kondenatuz.
74 urte hauetan hamaika izan dira Estatu Israeldarraren erasoak. Erresistent zia palestinarraren aurkako gerra krudela darama eta egun palestinar ororen kontrako garbiketa etniko bat burutzen dihardu.
Estatu Slonistak, Nazioarteko legediari muzin eginez, okupazio eta apartheid politikarekin jarraitzen du, palestinarrak haien etxeetatik kanporatuz.
74 urte ondoren, hustutako etxe horien giltzak gazte palestinarren eskuetan
daude. Lur historikoetara itzultzeko borondatearen sinboloa dira gaur egun.
Itxaropenerako nazioarteko ikurra.
Euskal Herriak beti adierazi du Palestinarekiko elkartasuna eta maitasuna. Pasa den asteburuan elkartasun hori sionismoaren begipuntuan egon da. Pa lestinarrek egunero pairatu behar dutenaren adierazle txiki-txiki bat izan zen gure kaleetan ikusi genuena. Eta esan dezakegu, gaur, Palestinarekiko gure maitasuna inoiz baino handiagoa dela.
Nakba egunaren atarian, palestinar herriaren aldarrikapen justuak babesten dituela adierazi nahi du SORTUK. Palestinako askatasun eta bakearen alde lanean jarraituko dugula helarazi nahi diegu.
Zuen borrokarekin bat egiten dugu.
Gora herrien elkartasuna eta borrokak! Gora Palestina!
Bilbon, 2022ko Maiatzean. Bilboko SORTU