STEE-EILASek Ibaigane ikastetxea ixtea salatu eta konponbidea eskatzen du

Erabiltzailearen aurpegia STEE-EILAS 2014ko eka. 18a, 09:05

Bilboko Ibaigane Fundazioak bere ikastetxea behin betiko ixtea, erabaki larria dela salatu du STEE-EILAS sindikatuak.

STEE-EILASek erabakiaren inguruan langileei eskaini zaien informazio eskasa edo eza salatu du. Langileei azken orduan eman zaie erabakiaren berri eta aurrez aldetik ez da egon eragindako aldeen arteko adostutako konponbiderik lortzeko asmorik ere.

Era berean, Kristau Eskola eta Eusko Jaurlaritzari langileen egoerari konponbidea ematea exijitzen die, ugazaben itxierak eragindako langileak birkokatzeko formulak aurkituz. Halaber, eragindako familiei irtenbidea eman behar zaie datorren ikasturtean euren seme-alabek eskola-postu izan dezaten.

Bukatzeko bere laguntza eta babesa eskaintzen die Ibaiganeko langileei eta dei egiten du datozen egunetan langileen alde antolatu daitezkeen mobilizazioetan parte hartzera.

Ibaigane ez itxi!