Gainera, ezin da ahaztu operazio hori gauzatu dela euskal gizartea presoeneskubideen aldeko mobilizazio erraldoia izan eta gero. Hala ere, batzuk ezomen dute ulertu nahi egoera aldatu dela eta bakea eta normalizazio politikoabihurtu dela gehiengoaren ametsa; konponbiderantz urratsak eman beharrean, prest daude oztopo gehiago jartzeko.
STEE-EILASek uste du hau ez dela bidea, atxilotuak kaleratu behar dituztela eta bultzada politikoa duten ekimen hauek bertan behera gelditu behar direla betiko. Aldi berean, pertsona guztien eskubide guztiak errespeta daitezen exijitzen dugu eta elkarbizitza demokratikorako oinarri sendoak finkatzeko egiten ari diren esfortzuak txalotuz, bide horren alde bere indarrak jartzeko konpromisoa berretsi nahi dugu.
Sindikatu honek, beraz, bat egiten du antolatuko diren mobilizazioekin. Gure salaketarekin batera, elkartasuna adierazi nahi diegu atxilotuei.