Modu horretan, Cristina Uriartek zuzentzen duen Jaurlaritza berriko Hezkuntza Sailak, berriro ere, irakaskuntzako langileen ordezkariak baztertu ditu. Azken urteetan ohi duen bezala -adibidez Heziberri proiektuarekin edota, duela gutxi ikasle etorkinentzako hezkuntza arreta planarekin- ikasleez gain ustez arloko sektorerik garrantzitsuenetako bat, irakasleek, hezitzaileek eta langile ez irakasleek osatzen dutena, behin eta berriz gutxiesten du Uriarte andereak.
Steilasek uste du eskola komunitateko sektore guztien parte hartzea bermatzen ez den bitartean, ez direla benetan finkatuko euskal hezkuntza sistemak behar dituen aldaketarako oinarriak.