Hauexek dira ezarritako zigorrak: zazpi laguni bizi guztirako kartzela zigorra, lauri 30 urteko kartzela zigorra, seiri 25 urtekoa, beste hiruri 20koa eta bi aske geratu dira bere zigorra ( 6 jurte eta 6 hilabete eta 4 urteko eta 5 hilabete hurrenez hurren) beteta dutelako.
Zigor gogor horiek agerian uste dute, beste behin, Marokoren ankerkeria eta Saharar herriaren eskubide eta askatsunaren aurkako atentatua dira. Halaber, argi uzten dute Marokok ez daukala inolako borondaterik 1991n su etenearen bitartez lortutako konpromisoak – Nazio Batuen gainbegiratzepean burujabetza erreferemduna egitea- betetzeko.
Saharar Herriak burujabetzarako eskubidea du eta hala aitortu dio nazioarteko komunitateak. Eskubide hau eta bere aldeko borroka ezin dira suntsitu bere herriaren giza eskubideen alde borrokatu duten pertsonen kontrako bidegabeko zigorrak ezarriz. Gatazka honi konponbidea lortzeko ezinbestekoak dira okupazioarekin bukatzea, preso politikoak askatzea eta burujabetza eskubidea gauzatzea.
Horregatik guztiagatik STEILASek exijitzen du okupazioa bertan behera geratzea eta Nazio Batuen hamaika ebazpenek eta bere Segurtasun Kontseiluak aitortu duen burujabetza erreferendumaren data finkatzea.