Uriolak martxa ona hartu du


Euskaraz komunikatzeko baino gehiago den tresna interesgarri hau sortu zenetik hona, bilakaera polita eta positiboa izan duela ikusi dugu gure txokotik. Izan ere, pozik egotekoa da hainbeste talde eta eragile ezberdinek euskaraz komunikatzeko hautua egitea Bilbon. Besteak beste, hau ere da bidea euskararen ikusgarritasuna nolabait irudikatzeko eta hizkuntzari berari erabilera praktikoa emateko. Ea guztion artean lortzen dugun tresna hau erakargarri bihurtzea, edukiez betetzea eta jende askorentzat erreferentzia izatea. Guri dagokigunez, prest gaude gure ekarpentxoa norabide horretan egiteko eta Uribarritarroi Uriolaren bolada freskoa helarazteko.