uriola.eus

Gazte udaleku feministak antolatzeko bilera egingo dute bihar Karmelan

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Joan zen urteko irailean egin ziren lehendabizikoz gazte udaleku feministak. Lau egunez elkarrekin sortzeko, hausnartzeko, gozatzeko eta konspiratzeko elkartu ziren hamarnaka emakume Ozaetako Garaion Sorgingunean. Aurtengo udalekuak antolatzeko lehen batzarra hilaren 13an egingo da, Bilboko Karmelan.

2016.urteko abenduan Barañainen egin ziren Gazteraiki topaketetan aurkeztu zuten gazte udaleku feministen proiektua. Neska gazteak elkartu eta elkarrekin hausnartzeko espazio bat sortzea zuten helburu, zapalkuntzei aurre egiteko tresnak sortzeko. Aldi berean, neska gazteak ahalduntzea zuten xede, formakuntza eta autoestima bultzatuz. 

Irailaren 1etik 4ra bitartean egin zituzten udalekuak Ozaetako Garaion Sorgingunean. Lau egunez formakuntzaz zein aisialdiaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren hamarnaka emakumek. Aurten ere udalekuak egiteko asmoa dute, antolatzeko lehen batzarra urtarrilaren 13an izango delarik Bilboko Karmelan. Goizeko hamaiketan hasiko da bilera. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa