Urtean zehar hainbat lan talde sortu dituzte Uribarriko gazteek, proiektu ezberdinak oinarri. Ekainaren 29 eta 30ean auzoko Gazte Topaketak antolatu zituzten, hain zuzen ere proiektu guztiak bateratu ahal izateko. Antolatzaileek azaldu dutenez, Uribarriko gazteek bi elementu dituzte komunean: auzoan bizi direla eta gaur egungo egoera kontuan izanik ezinezkoa zaiela proiektu kolektiboak garatzea.
Gazteek oinarri horien gainean etorkizuna eraikitzen ari direla azaldu dute, ekainaren 30ekoa azken baterajotzea ez dela izango gaineratuz. “Bakoitzak bere esparrutik eta bakoitzak bere kezketatik, auzoan bizitzeko eta gure proiektu kolektiboak aurrera eramateko apustua egin dugu”, adierazi dute parte hartzaileek.