Bilboko 1. barrutiko gune autogestionatuek manifestazioa deitu dute ostiralerako

Erabiltzailearen aurpegia Topatu.eus 2019ko mai. 23a, 12:16

Deustuko Gazte Lokala, Errondoko Auzo Etxea eta Bizinahi espazioetako kideak dira mobilizazioa deitu dutenak. ‘Auzogestioa. Gune askeetatik auzoa eraikiz’ lelopean, 19:00etan abiatuko dira Deustuko Gazte Lokaletik.

Ostiral honetarako mobilizazioa deitu dute Bilboko 1. barrutiko (Deustu, San Inazio, Ibarrekolanda, Elorrieta, Arangoiti, Deustuko Erribera...) 3 gune autogestionatuek.

Mobilizazio bateratua hau duela hilabete hasitako dinamika batetik sortu dela azaldu dute: “Udal hauteskundeen koiunturan, gune autogestionatuak mehatxupean eta auzokideon aurkako hainbat proiektu martxan (Zorrotzaurre irla, Done Petri eta Levanteko plazen obrak...) dauden honetan auzo eredu inposatu horren aurrean, auzo gestioa aldarrikatzeko batu gara”. 

Manifestazioaren ondoren, 21:30etan, DJ bereziak eta pintxoak egongo direla aipatu dute Errokondon, eta ostean, Ibarrekolandako jaietara joateko deia egin dute.