uriola.eus

EuroPridearen aurka aterako da kalera Harro!

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

EPOAren bilera dela-eta, "Harro ez da Europride! Gure izenan ez!" lelopean deitu dute irailaren 21erako manifestazioa Bilbon.

Bilboko Ekoetxean egin dute gaur eguerdian Harro! Euskal Herrietako Transmaribibollo Plataformako kideek agerraldia. Irailaren 19tik 23ra EPOA (European Pride Organisers Association) Bilbon bilduko da eta plataformak bilerari "errefusa absolutoa" erakusteko mobilizazioa deitu du irailaren 21ean 17:30etan Bilboko Arriaga plazatik. Udan deialdia indartzeko atxikimenduak bilduko dituztela iragarri dute. 
 
EPOAren bilkuran 2020an Bilbo EuroPridearen egoitza izango den erabakiko dute. Harro!-k horrelako makrojaialdien atzean dagoen estrategia neoliberala salatu du; eta instituzioek eta EAJ-k duten ardura azpimarratu: "EAJ, euskal instituzioetan patxadan eseritako alderdiak, bere proiektu neoliberala aurrera eramateko apostu argia egin du. Hiriak eskaparate hutsetan bihurtuz; alegia, parekidetasun eza, prekarietatea, pobrezia, bazterketa estaltzen duten parke tematikoetan." 
 
Guzti hau LGTB+ kolektiboaren izena erabiliz egiten ari direla azaldute dute: "Boterea beti saiatu da gu desagerrarazten. Orain, limiterik gabeko kapitalismoak merkatu-hobian bihurtzen gaitu eta ez dute zalantzarik ehun milaka euro inbertitzeko GAYfriendly turismoa sustatuz."
 
Honakoa LGTB+ komunitatearen borroka soilik ez dela adierazi dute Harro!-ko kideek. Zapalkuntza sistema desberdinak pairatzen dituztenen afera dela uste dute. Horregatik, eta G7aren testuingurua baliatuz, borroka batasunerako deia luzatu diete beste herri mugimenduei: "Kapitalismoaren fronte guztien aurkako batasunera deitzen dugu. Harrotasuna ez dagoela salgai ozen eta argi entzun dezaten." 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu

Twitter ikonoa Facebook ikonoa