Zu “denetarik” sortzaile

Erabiltzailearen aurpegia Haritz "Txipi" 2014ko uzt. 10a, 08:20

Jaiak hurbiltzen doaz eta urruti gelditzen dira koadrilakook etxe batean gelditu, eta kutxa bete disko batzen genituen garaiak ,TDK zintetan musika “denetarik” batzuk prestatzeko. Gaur egun mp3ko CDak prestatu edota zuzenean USB giltza batean pilatzen dira hala nola.

Hurrengo lerroetan, musika “denetarik” horiek aukera gehiagorekin eta emaitza hobearekin modu erraz batean prestatzeko doakoak diren programa batzuk aurkeztuko dizkizuet.

Virtual DJ Home lanabes oso baliagarria da bi abesti nahasteko era oso errazean. Berak kalkulatuko baitu denbora, biak BPM edo abiadura berdinean jarriz. Sampler-ak, loop-ak… Nahasketa hauek mp3 formatuan grabatu daitezke edo zuzenean CD batean.

Zulu DJ programak ere BPMak automatikoki kalkulatuko dizkizu. Honez gain, abesti edo soinu pistak editatu, grabatu… ditzake.

Crossfader-aren bitartez soinu batetik bestera pasa ahal izango duzu edota biak batera entzun. Formatuak konbertitzeko aukera ere eskaintzen du.

Mixxx-ekin soilik kantu zerrenda aukeratu eta berak egingo du lan! BPMak kalkulatu, kantu bat bestearen atzetik sartu…

Muziic DJ programa ere oso erabilgarria da. Youtube-ko bideoen zerrenda bat sartuz, hauen audioa entzungo duzu.

Askotan beste arazo bat, mp3 pistak izaten duten bolumen ezberdina izaten da. Mp3 gain-ekin denak modu erraz batean berdinduko dituzu gorabeherak egon edo hobe esanda entzun ez daitezen.
Adibide txiki batzuk besterik ez dira, esperientziarik gabe ere erabiltzeko oso egokiak. Bakardadean, lagunekin edota txosnetan denek entzun dezaten bada ere, sortu beste era bateko “denetarik”-ak!