Santutxuko 'Sound Cloud'-a La Nube deitzen da

Erabiltzailearen aurpegia Haritz "Txipi" 2014ko abe. 16a, 10:04

Musika zuzenean entzuteko aukerak oso eskasak direla ez da gauza berria, Santutxun.

Ia-ia uztaila aldera Sangutxu, gure sagu kuttunak, auzoko jaiak ekartzen dizkigunera mugatuak daude Udalak kultura eta herritarrak zementu eta adreiluz banatzea erabaki zuenetik Sorgintxuloren itxierarekin.

Musika entzuleok askotan erabiltzen dugun plataforma bat, sarean aurkitzen den Sound Cloud delakoa dugu, baina zorionez, gaur egun gure hodei fisikoa aurki dezakegu auzoan. Sorgintxulo gaztetxeak Santutxuri goitik behera begiratzen zion lekutik oso gertu, eta elizako kanpaiak ere entzuten diren Landaburu Baserria kalean, La Nube kafe teatroa kokatzen da.

Zoriontzeko moduko programazioa eskaintzen dio auzoari urte osoan modu ezberdineko emankizunak antolatuz. Bertatik, magia, bakarrizketak, DJak, antzerkia, etab… pasatzen dira. Eta nola ez, musika kontzertuak. Astero, mundu osoko eta estilo ezberdinetako taldeen zuzenekoetaz disfrutatzeko parada dago, bertakoetaz ahaztu gabe eta auzoko zein inguruko taldeak, haien oholtzara gonbidatuz. Sarrera askotan musu-truk eta beste batzutan prezio minimo baten truke.

Gaur egun tabernen mega-terraza itxiek oinezkoei espaloi zabalak bi metroko pasabide estutzen dizkiguten Bilbo honetan, pozteko modukoa da Santutxun La Nuberen egitarauarekin kontatzeko aukera izatea.