Isidro Elezgarai da joan den urtarrilaren 19tik UNICEF Euskal Herriko Batzordeko presidente berria. Erakundeak bere Estatututetan agertzen den agintaldia bukatu osteko presidentetza-aldaketaren berri eman du. Carlos Epalza buru zuen zuzendaritza-batzordeko kide, Isidro Elezgarai 35 urtean zehar izan da Laboral Kutxako komunikabideekiko harremanetarako zuzendari, joan den abendua arte. 2015.eko azaroaren 13an “Bihotza Sari berezia” jaso zuen komunikabideen aldetik, ekimen sozialetan modu aktiboan beti izan duen partaidetzagatik.
Oraindik aurrera, Isidro Elezgaraik UNICEF Euskal Herriko Batzordeko presidentetza hartuko du bere gain, Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako probintzietan munduko haur guztien eskubideak defendatu eta sustatzeko lanean. “Poz handiarekin hartzen dut nire gain haurren eskubideak defendatzea ahalbidetuko didan erantzukizun hau. UNICEFen egiten dugun lana gure komunitateko pertsona bakoitzari hurbiltzea izango dut helburu. Nire desioa da euskal gizarteari gertutasuna, balioak eta esperantza helaraztea, gugandik gertu dauden haurren alde lan eginez baita, gure misioak dioen moduan, munduko haur ahulenen alde ere”.
Isidro Elezgaraik Carlos Epalza ordezkatzen du karguan: 2009. urte amaieratik eraman du aurrera lana eta UNICEFek erakundearekin izan duen konpromisoa eta umeen alde egindako guztia eskertzen dio.