BilbaoCentrok antolatutako UNICEFen aldeko Merkatu-Txiki Solidarioa

Erabiltzailearen aurpegia UNICEF Euskal Herriko Batzordea 2016ko mai. 19a, 13:09
Bilboko Ercilla kaleko Yimby espazioan ospatuko da VIII. edizioa, maiatzak 20-22 bitarteko asteburu honetan, eta lortutako ekarpenak UNICEFek mundu-mailan dituen programetara bideratuko dira.

UNICEFen alde BilbaoCentro Bizkaiko hiriburuko merkatarien elkarteak aurten antolatutako Merkatu-Txiki Solidarioa asteburu honetan ospatuko da. Maiatzak 20 ostiralean 18:00etan hasi eta iganderarte, Bilboko Ercilla kaleko 24. zenbakian kokatuta dagoen Yimby espazioan izango da. Ekimen solidarioaren antolatzaileek iaz lortutako 13.858 euroak gainditu nahi dituzte aurten. 

Asteburuan zehar lortutako ekarpen guztiak UNICEFek mundu mailan 190 lurralde eta herrialde baino gehiagotan dituen haurren eskubideak defendatu eta babesteko programetara bideratuko dira, momentuan dauden lehentasunak kontuan harturik. 40 bolndres ingururen parte-hartzearekin eta partikular zein enpresek egindako dohaintzekin, hiru egunetan zehar Bilbo erdialdean erosketa solidarioak egiteko aukera egongo da. "Eskerrak eman nahi dizkiogu merkatu honetan parte hartu duten enpresa, pertsona, bolondres eta elkarteei, baita Yimby espazioaren arduradunei ere. Iazko kopurua gainditu nahi dugu eta Bilbon asteburu honetan elkartasuna eta eskuzabaltasuna egotea espero dugu", esan du Isidro Elezgarai, UNICEF Euskal Herriko Batzordeko Presidenteak. 

UNICEFen aldeko BilbaoCentrok antolatutako Merkatu Txiki Solidarioaren ordutegia:

Ostirala, maiatzak 20, 18:00etatik 21:00etara.

Larunbata, maiatzak 21, 11:00etatik 21:00etara.

Igandea, maiatzak 22, 11:00etatik 20:00etara.