Haurrekin heriotzaz hitz egitea oso zaila egiten zaigu ohikoan. Bai guraso eta baita hezitzaileei ere. Izan er e, gure kulturan eta egungo bizimodu eta ohituretan HERIOTZA gai ukatu eta ekidin ohi dena da. Ez zaigu gustatzen egoera triste eta deseroesoez mintzatzea, eta gure sentimenduak kaleratzea kosta egiten zaigu askotan.