Euskal Herrian garai politiko berriak bizi ditugula gauza jakina da. Behin eta berriz entzuten ari gara eta ikusten ari gara gatazkaren konponbidean urratsak ematen ari diren jendarteko eragileen urratsak. Guk ere, astialdi mugimenduko eragile garrantzitsua izanik, zeregin handia dugu hezkuntzaren eremuan ere prozesua behar bezala jorratzeko orduan. Bakoitzak bere eremutik, bere alea zor diogu konponbideari.