Natura eta inguruneak eskaintzen dizkigun heziketa eremuak izango ditugu hausnarketarako gai nagusi. Berdeguneak, errekak, txabolak, aintzirak, hondartzak, lokatzak, makilak, harriak... naturak emandako egoera eta materialekin jolasean daudenean askatasun sentsazioa eta lasaitasuna areagotzen direla ikasiko dugu, beste hainbat konturen artean. Hazi hezi aldizkariaren artikuluaz baliatuko gara horretarako: "Heziketa berdea".