AISZIRIMOLA: Erlaxazioa txikitatik

Erabiltzailearen aurpegia Urtxintxa Eskola 2014ko maiatzaren 19a

Gai nagusia haurrekin egin daitezkeen erlaxazio teknikak izan bada ere, besteak beste, harrera familien berri izan dugu Aiszirimolan. Oarsoirria egitasmoa ezagutzeko bideo-erreportaia entzun dugu, eta horrez gain, berdintasun arloak bultzatutako Magalean Laudio ekimenaren berri jaso dugu; gurasoek haurren heziketa aktiboa sustatzeko antolatutako 2 topaketak hizpide. Hitz eta pitz atalean gogoetarako esaldi batekin hasi eta algara-teknika praktikatzen bukatu dugu gaurko saioa. Zoragarria izan da zuekin batera destentsionatzea. Zuek ere lortuko zenutenaren ziurtasunez. Datorren asterarte!

Osorik irakurri