Autismo kasuak bizitzaren lehen bi edo hiru urteetan antzeman ohi dira, adituek diotenez. Euskal Herrian modu ezberdinetan tratatzen dira kasu hauek, izan ere, Ipar Euskal Herrian psikoanalisiaren alde egiten duten bitartean, Hego Euskal Herrian jendartean integratzeko metodoak lantzen dituzte komunikazio estrategiak garatzeko teknikak eta espazioak irekiz.