Badatoz udalekuak

Erabiltzailearen aurpegia Ximelgorri 2014ko mai. 19a, 10:29
Ximelgorri Santutxuko Aisialdi taldeak, beste urte batez, udalekuak egingo ditu udan.

Ximelgorri Santutxuko Aisialdi taldea orain dela bost urte sortu zen, Santutxuko eta inguruko umeei eta gazteei aisialdi askea eta euskalduna eskaintzeko asmoz. Proiektu honetan sinisten dugun auzoko gazte batzuk gara. Aurten, aurreko urtean bezala, udako udalekuak antolatu ditugu.

Oreretako Belabaratz aterpetxera goaz ekainaren 27tik uztailaren 1era. Ekintza ezberdin ugari egingo ditugu bost egun zoragarrietan: hondartzara joan, tailerrak, gaubelak ... Udalekuak lehen hezkuntzako 4.mailatik 6.maila bitarteko eta DBHko lau mailetako ikasleentzako dira.

Izena emateko ximelgorristx@gmail.com helbidera email bat bidali beharra dago gure blogean dagoen fitxarekin batera. Gure blogaren helbidea honako hau da: sites.google.com/site/ximelgorristx. Bertan informazio gehiago dago. Zalantzaren bat edukitzekotan, idatzi lasai gure emailera eta pozik erantzungo dizuegu. Animatu zaitezte! Oso ondo pasatuko dugu ta! Kalean haziz, euskaraz bizi!!!