BAI-SI-YES remix lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Yogurinha Borova 2014ko mai. 29a, 10:38
BAI-SI-YES diskoko abestien remix lehiaketan parte hartzeko epea zabalik!!! Parte hartzaileek irailaren 1era arte daukate denbora diskoko edozein kantu aukeratu, remix-a egin eta bidaltzeko. Irabazleak GOR diskoetxeak urrian argitaratuko duen disko batean sartuko dira. Animatu eta parte hartu!!!

Lehiaketan parte hartzeko, BAI-SI-YES diskoko kanta hauetako bat aukeratu behar da:

DICEN Y DICEN ……………………………Aitor de Olano eta Oier Aldekoak idatzitakoa
MAITE DUZUNAREKIN GOZATU……Iker Sadaba eta Alberto Domingok idatzitakoa
TE QUISE POR TU DINERO……………Victor Le freak-ek idatzitakoa
MUNDUKO ALABAK…………………………Oier Aldekoak idatzitakoa
AMOR SIN RODEOS…………………………Electronikboy-k idatzitakoa
HIKIKOMORI……………………………………Algora-k idatzitakoa
MENOS QUE AYER……………………………Varon Dandy-k idatzitakoa
DIVINA OF THE DEAD………………………Munlet-ek idatzitakoa
MUTANTEA ZARA………………………………Los Ganglios-ek idatzitakoa
LA PELONA………………………………………Loud-ek idatzitakoa
ALDERAAN………………………………………Bolmer-ek idatzitakoa
AFRODITA A ……………………………………Ana Morales eta OierAldekoak idatzitakoa

Abestiok Spotifyn entzun ditakezue, edo bestela Deezer-en. Behin abesti guztiak entzun eta nahastu nahi duzuena aukeratu ondoren, ahots pistak deskargatu eta lanari ekin ahal diozue. Zorte on guztiei eta mila esker parte hartzeagatik!!!

Nahasketak bidaltzeko, eta zalantza argitzeko, idatzi beldurrik gabe: yogurinha[a bildua]gmail.com.