Yogurinha Borovaren bigarren albumeko kantuen `Remix lehiaketa´

Erabiltzailearen aurpegia Yogurinha Borova 2014ko uzt. 7a, 09:00
Lehiaketara aurkeztu nahi dutenek Yogurinha Borovaren bigarren albumeko 12 kantuen artean remix bat egin beharko dute. Parte hartzea irekia izango da eta irabazleak, grabatutako albumaren hainbat kopia eskuratuko ditu.

Lortu hemen 12 kantuen ahots pistak.
“BAI SI YES» albumeko kantuen jatorrizko bertsioak Spotifyko esteka honetan entzun ditzakezue edota Deezerreko beste esteka honetan.
Nahasketak egiteko kantuen zerrenda honetako abestiak baino ezingo dira aukeratu:

Dicen y dicen …………………………….Aitor de Olano eta Oier Aldekoa

Maite duzunarekin gozatu…….....Iker Sadaba eta Alberto Domingo

Te quise por tu dinero…………….…Victor Le freak

Munduko alabak………………………..Oier Aldekoa

Amor sin rodeos…………………………Electronikboy

Hikikomori………………………………….Algora

Menos que ayer…………………….…..Varon Dand

Divina of the dead…………..………..Munlet

Mutantea zara………………..………….Los Ganglios

La pelona……………………...……………Loud

Alderaan…………………………………..…Bolmer

Afrodita A ……………………………..……Ana Morales eta Oier Aldekoa

Nahasketak aurkezteko azken eguna 2014ko irailaren 1a da. Saria: aukeratutako Remix edo nahasketekin album bat argitaratuko dugu urrian GOR Discos etxearekin. Euskarri fisikoan plazaratuko da, eta gainera interneteko musika plataforma nagusiekin jarriko dugu. Irabazleek albumaren zenbait kopia fisiko eskuratuko dituzte. Zalantzak galdetzeko eta remixak bidaltzeko helbidea: yogurinha@gmail.com

Eskerrik asko guztioi aldez aurretik eta zorte on!!!