Nafarroako euskalgintza eta nekazaritza sustatzeko Errigora ekimenarekin bat egin dugu

Iaz egin genuen legez, aurten ere Nafarroako erriberako euskalgintzaren aldeko produktu sorta banatu dugu Zenbat Gara elkarteko bulegoan. Errigora izena hartu duen ekimenari laguntza emateko eta gure artean Erriberako produktuez gozatzeko 43 saski edo kutxa banatu ditugu aurten gurean. Azaroan aurkeztu zuten ekimen honek helburu biak biltzen ditu: “Zona no vascófona” delakoan dauden ikastola eta euskaltegiei laguntza ematea eta bertako produktuak Euskal Herriko beste txoko askotara hedatzea. Honako produktu gozoak ekarri …Gehiago irakurri

Osorik irakurri