Abenduaren 15ean, Kafe Antzokiak 18 urte, 2013ko balantzea

Igandean 18 urte beteko ditu Kafe Antzokiak. Adinez nagusia bilakatuko zaigu 1995eko abenduaren 15ean Bilbon ateak ireki zituen euskal topagune honek, eta urteotan bere ekarpena arrakastaz egin du, euskaldunontzat eta euskarara hurbiltzen direnentzat topaleku ireki eta dinamikoa izanik. Ohi dugun moduan, urteurrena baliatuko dugu 2013ak eman duenaren balantzea egiteko. 2013an 353 ekitaldi programatu dira Bilboko Kafe Antzokian, ohi bezala denetarikoak: kontzertuak, hitzaldiak, liburu eta diskoen aurkezpenak, prentsaurrekoak, irakurraldiak, erakusketak, antzerki …Gehiago irakurri

Osorik irakurri