Bilbo Hiria irratiak 20. urteurren festa ospatu eta diskoa aurkeztuko du gaur Kafe Antzokian

Bilbo Hiria irratiak hogei urte betetzen ditu aurten. Urtemuga biribila ospatzeko, besteak beste, 20 urtez euskal taupada diskoa osatzeko erabakia hartu zuen irratiak, eta gaur aurkeztuko da CDa jendaurrean, arratsaldeko 19:30ean, Bilboko Kafe Antzokian. Diskoan beste hainbaten artean esku hartu duten Zea Mays, Petti eta Anje Duhalde izango dira zuzenean aurkezpenean. Diskoa aurkezteko eta hogei urte hauek hurbileko irratizale eta irratigileekin ospatzeko beta hartu nahi dugu gaurkoan, lagun arteko giroan, …Read More

Osorik irakurri