Gabriel Aresti eta bere garaia ekarriko ditugu gogora urriaren 19an Euskaltzaindiak eta Gabriel Aresti Kultura Elkarteak antolatutako jardunaldian. “Hizkuntza biziberritzearen bidegileak: inguruabarrak (1960-1975)” titulupean, 60ko eta 70eko hamarkadak euskalgintzan zergatik eta zertan izan ziren erabakigarriak gogoratuko dugu. (Gabriel Aresti Kultura Elkartetik ekarria). Gazte belaunaldi batek hartu zien lekukoa garai bateko idazle eta kulturgileei, eta inguruabar horretan sortu ziren, besteak beste, gau-eskolak, ikastolen mugimendua, Anaitasuna aldizkaria, Lur argitaletxea, Ez Dok Amairu, …
Read More