Vols parlar en Catalá? Katalan eskolak Bilbon 20-21 ikasturtean

Erabiltzailearen aurpegia Zenbat Gara Elkartea 2020ko ira. 21a, 17:11

Aurten berriro katalan ikastaroa antolatu dugu Casal Bilbao eta Zenbat Gara elkarteok, bion arteko elkarlanaren ondorioz. Ikastaroa 2020ko urritik 2021eko ekainera izango da, eta bi mailatan banatuta egongo da: Lehen maila, zerotik abiatzen direnentzat, eta bigarren maila, sakontzekoa. Eskolak Bilboko Gabriel Aresti euskaltegian izango dira (Done Bikendi kalea 2), Abandon.

Lehen mailako eskolak urriaren 13tik eta 2021eko ekainaren 17ra izango dira. Astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. Hasierako mailaren kasuan, ikastaro osoaren salneurria 310 eurokoa izango da eta bi epetan ordaindu ahal izango da (200 euro urrian eta beste 110 abenduan).

Bigarren mailako eskolak urriaren 14tik 2021eko ekainaren 16ra izango dira. Asteazkenetan izango dira soilik, 18:00etatik 20:00etara. Ikasturte osoko matrikularen salneurria 180 eurokoa izango da.

Informazio gehiago jasotzeko eta matrikula egiteko Gabriel Aresti euskaltegiaren bulegora jo (Done Bikendi 2, 4. solairua) aldez aurretik hitzordua hartuta, edo 944237591 telefonora deitu.