Zenbat Gara eta Gabriel Aresti euskaltegia EKHILUR kooperatibako bazkide egin gara. Ekhilur irabazi asmorik gabeko kontsumo kooperatiba bat da, kontsumitzaile, enpresa, elkarte eta erakunde publikoak biltzen dituena, inguruko ekonomia dinamizatu eta indartzeko. Bere balio eta helburuekin bat eginda, gure inguruan Ekhilur sustatzeko konpromisoa hartu dugu. Ondorioz, hurrenez hurren, Gazteolaren eta Gabriel Aresti euskaltegiaren ikastaroak ordaintzeko Ekhilur moneta erabili ahal izango da aurrerantzean.
The post Zenbat Gara eta Gabriel Aresti euskaltegia EKHILUR-eko bazkide first appeared on Zenbat Gara.