Hartara, lau saio proposatu nahi ditugu, lau gairen inguruan: hitzen erabilera, gaur egungo militantzia eredua, aisialdia eta etorkizuna. Nola sortzen da gai horiei buruzko errelatua? Nola eragiten digu? Otsailean eta martxoan zortzi lagunen arteko gogoeta eta eztabaidak entzuteko aukera izango dugu. Solasaldiak Kafe Antzokian eta BIRAn izango dira. Parte hartzeko izena eman beharko da.
Otsailaren 14tik martxoaren 28ra, Bilboko Zenbat Gara elkarteak eta BIRA kulturguneak “Oraina kontakizun” jardunaldiak antolatu ditugu. Lorea Agirrek, Harkaitz Canok, Mari Luz Estebanek, Hedoi Etxartek, Txabi Landabideak, Katixa Agirrek, Jule Goikoetxeak eta Maialen Lujanbiok hausnartu, gogoeta egin eta eztabaidatuko dute gaur egun horrenbeste entzuten eta erabiltzen dugun errelatu edo kontakizun hitzari buruz: oraina geu kontatzen ari gara ala kontatzen ari zaizkigu? Nola sortzen da errelatua? Nork kontatu ahal du? Nork ezin du? Zelako kontakizuna dugu honen eta horren inguruan? Nola aldatu/aldatzen da? Nola eragiten digu? Zein errelatu dira gaur egun guretzat berebizikoagoak? Nola aurre egin kontakizun bati...?
Hizlariok Galder Perez eta Goizalde Landabaso kazetariekin jardungo dira solasean hurrengo egunetan:
Otsailak 14. Kafe Antzokia 19:30
Kontakizuna eta hitza
Lorea Agirre eta Harkaitz Cano
Otsailak 28. BIRA 19:30
Kontakizuna eta militantzia
Mari Luz Esteban eta Hedoi Etxarte
Martxoak 14. Kafe Antzokia 19:30
Kontakizuna eta aisialdia
Txabi Landabidea eta Katixa Agirre
Martxoak 28. BIRA 19:30
Datorren kontakizuna
Jule Goikoetxea eta Maialen Lujanbio
Parte hartzeko izena eman behar da aurretiaz programazioabira@gmail.com helbide elektronikora idatziz. Lau saioetarako matrikularen prezioa 25€koa da (20€ langabeak eta ikasleak).