Euskalgintzan dihardugunok, euskaltzaleok oro har, kezkaz bizi dugu behin eta berriz euskararen biziberritzea helburu duten neurrien kontra auzitegietatik jasotako sententzia sorta, Euskalgintzaren Kontseiluak adierazi bezala. Horrexegatik, datorren maiatzaren 10ean Bilbon EAEko Auzitegi Nagusiaren parean (Pedro Ibarrete kalea), goizeko 11:00etan Kontseilutik deituta dagoen agerraldian parte hartzera deitzen dugu. Kontseiluak adierazi bezala, “epaitik epaira kezka hori larritzen ari zaigu, gainera, gero eta argiago geratzen ari baita kasuan kasuko ebazpenetik haragoko joera bat …
Read More