Urriarekin hasiko den 2023-2024 ikasturterako matrikula zabalik Gabriel Aresti euskaltegian

Erabiltzailearen aurpegia Zenbat Gara Elkartea 2023ko ira. 23a, 10:15
Datorren astean hasiko den 2023-2024 ikasturterako matrikula zabalik dago Gabriel Aresti euskaltegian. Urrian hasiko diren ikastaroetan zenbait berritasun ditugu, ordutegietatik abiatuta, izan ere, aurten ordutegi berriak jarri ditugu eguerdietan: 12:30-15:00 astelehenetik ostegunera (ostiralak libre) eta 14:00-15:30 astelehenetik ostiralera (1,5 ordu egunero). Horiez gain, ohiko eguneroko bi ordukoek ordutegi aukera zabala dute, baita astelehenetik ostegunera bitarteko 2,5 ordukoek ere. Puntaren puntan, bost orduko euskara ikastaro trinkoak PLUS dira, intensitaterik altueneko ikastaroak. …Read More

Osorik irakurri